EIT


Zaindu zure etxearen osasuna


EIT (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) txosten tekniko bat da. Bertan, eraikinaren ikusizko ikuskapena egin ondoren, eraikinaren kontserbazio-egoera, dituen kalteak, izan daitezkeen kausak eta egin beharreko hobekuntzak edo konponketak deskribatzen dira.


EITa osatzeko, irisgarritasun unibertsaleko neurriak betetzeari buruzko txostena eta higiezinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria daude.


Ikuskatzen diren elementuetako batzuk honako hauek dira:

  • Egitura eta zimentazioa
  • Fatxadak, patioak eta mehelinak
  • Estalkiak, teilatu-hegalak eta erlaitzak
  • Iturgintzako eta saneamenduko instalazioak
  • Irisgarritasun baldintzak (eskilarak, arrapalak, igogailuak, barandak eta seinalizazioa)
  • Eraikinaren baldintza energetikoak


Dekretuak ezartzen du 50 urte betetzen dituzten bizitegi-eraikinek urtebeteko epea dutela EIT egin eta udaletxean aurkezteko. Era berean, eraikina katalogatuta/babestuta badago edo dirulaguntza publikoren bat eskatu nahi bada komunitatea eraberritzeko, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) pasa beharko da.


Objektibotasuna


Ebaluazio objektibo eta independenteak egiten ditugu

Profesionaltasuna


% 100eko konpromisoa hartzen dugu gure bezeroekin

Inpartzialtasuna


Gure lanak eta ebaluazioak independenteak eta inpartzialak dira

Konfiantza


Gure ikuskapenetan ezinbestekoa da elkarren arteko konfiantza

Jasangarritasuna


Enpresa jasangarria gara, ingurumena errespetatzen duena

Tratu pertsonala


Tratu hurbila eta gizatiarra dugu ezaugarri

Share by: