Erreformak


OTAMENDI ARKITEKTURAn ondo diseinatutako eta bezeroen beharretara egokitutako espazioak sortzen ditugu, bizi-kalitatea hobetuz.


Etxea eraldatzeari aurre egin nahi dioten ausartei lagundu nahian barne-erreformetan kontuan hartu beharreko hainbat gomendio azalduko ditugu jarraian:

  1. Kontuan hartu behar da partida handietatik hasi eta txikiagoetaraino, hala nola pikaporteak edo luminariak. Azken horiek funtsezkoak dira etxebizitza bat praktikoa eta erosoa izan dadin.
  2. Diru kopuru bat gorde nahitaez konpondu beharreko ezustekoetarako: sapai edo pareten okerdurak, hausten diren hodiak...
  3. Ez itxi zure ideia aldizkariren batean ikusitako diseinu batera.
  4. Epeekin pazientzia eduki. Komenigarria da erreforma enpresarekin epeak zehaztea kontratuan.
  5. Kontuz altzariak obra amaitu baino lehen erostearekin. Gelen neurriak akaberekin aldatu daitezke.
  6. Teknikari aditu baten gomendioak gogoan hartu.
Share by: