igogailuak


Aurrerapen teknologikoek aukera ematen dute eraikin zaharretan igogailuak jartzeko, barrualdean edo fatxadan.


Irizpide orokor gisa, eta ahal den guztietan, igogailura kaleko mailatik sartu behar da, eta etxebizitzen maila guztiei eman behar die zerbitzua, gurpil-aulkietan doazen pertsonei erabiltzea bermatuz.


Igogailuak etxebizitza-eraikinetan, non instalatu?

Eraikinaren eraikuntza-ezaugarriek proiektuaren bideragarritasuna eta kostua markatuko dituzte, igogailuaren  kokapenaren arabera:

Igogailua eskailera-zuloan
Gehienetan aukeratutako soluzioa.

Kokapen honek obra osagarri gutxiago dakartza berekin.

Posible da zuloa zentimetro batzuk handitzea.

Igogailua patioan
Leku aldetik ez da arazorik izaten eta igogailua eraikitzeko ez dira eskailerak eraitsi behar.

Arazoa igogailutik etxebizitzarako konexioan izaten da eta bi aukera daude:

1) Igogailutik solairu erdira iritsi, eskaileren deskantsilora, eta beste solairu erdia eskaileratatik igo edo jeitsi.

2) Eskailera eraitsi eta berria eraiki, patioko igogailura joateko pasabidea utziz.

Igogailua fatxadan
Bide publikoa gainditu behar bada, zailtasunak egon daitezke espaloiak murriztu daitezkeelako.

Lorategi esparruak edo urbanizazio pribatuak dituzten eraikinetan aproposak izan daitezke.

Etxebizitzetarako sarbideak aldatzea eragin dezake soluzio honek.

Eskailera berreraikitzea
Eskailera eraistea eta igogailurako leku nahikoa utzita berriro eraikitzea da beste aukera bat.

Aukera garestienetako bat da eta bizilagunei eragozpen gehien eragiten dizkiena.

Igogailua jartzeaz gain eskailera berriak izatea lortzen da.

Etxebizitzen barnealdeko instalazioa
Aukera honen ondorioz etxebizitzaren zati bat utzi behar da igogailua barrutik jartzeko, eta horrek asko zailtzen du bizilagunen arteko elkar ulertzea eta, beraz, igogailua instalatzea.


Share by: