EEZ


Araudia

Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak, 2013ko ekainaren 1etik aurrera, ezarri zuen higiezinen edo haien zatien adibide diren etxebizitzen eta lokalen jabeek eraginkortasun energetikoko ziurtagiri bat eduki beharko dutela horiek saldu edo alokatzeko.

Azalpenak

Gehiago aurreztea eta eraginkortasuna sustatzea da xedea, bai eta eraikinak balioetsi eta alderatu ahal izatea ere, eraginkortasun handiena dutenak eta energia aurrezteko inbertsio gehien egin dituztenak sustatu ahal izateko. Eraikinak energiaren ikuspegitik birgaitzeko egiten diren inbertsioek eragin zuzena dute energia-gastuan, eta, beraz, fakturetan energia eta dirua aurreztea dakarte.


Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, honako hauek behartuta daude:

 

  • eraikin berriak,
  • lehendik zeuden 1.000m2tik gorako azalera erabilgarriko eraikinen aldaketak, eraberritzeak edo birgaitzeak, egoera hauetakoren bat gertatzen denean:
  • eraikinaren itxituren %25 baino gehiago berritzea,
  • bertan egiten den jardueraren erabilera edo intentsitatea aldatzea eta horrek kalifikazio energetikoaren mailan eragina izatea.
  • saldu edo alokatu egingo diren lehendik zeuden eraikinak edo eraikin-zatiak, betiere ez badaukate indarrean dagoen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiririk,
  • lehendik zeuden eraikinak edo eraikin-zatiak, baldin eta aginte publikoren batek haietan 250 m2tik gorako azalera erabilgarria okupatzen badu eta jendea maiz joaten bada bertara.

 

Ziurtagiria eguneratu eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan erregistratzen denean, indarraldirako ezarritako 10 urteko epe berri bat hasiko da, sinatzen den egunetik hasita.


Eraikinaren edo eraikin-zatiaren sustatzaileak edo jabeak Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa izan beharko du eraikina erosteko edo alokairuan jartzeko edozein eskaintza, sustapen edo publizitate egin baino lehen.


Share by: